JASOTAKO ENKARGU ETA PROIEKTU BAKOITZA AHALIK ETA GEHIEN ZAINTZEN DUGU

diseinuaren eta estrategiaren lehen urratsetatik hasi eta guztiz gauzatu arte eta bezeroari entregatu arte

Enpresa bat ez da esaten duena, egiten duena baizik.
LORTU-n egunero enpresen eta herritarren konfiantza lortu nahi dugu, egiten dugunarekin ez ezik, baita egiten dugun moduarekin ere. Etikaz, lankidetzaz, bezeroekin lan egiteko moduak berrituz, eta hartutako konpromisoak betetzeko operazioak errentagarri bihurtuz. Gure helburua LORTU enpresa-proiektuaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna bermatzea da.
Hori da gure nortasuna. Hori da LORTU.

IKUSPEGIA

Hasieratik argi izan dugu, zerbaitek funtziona dezan, jarrera eta balioak jarri behar zaizkiola. Izateko eta egiteko modu horri esker, gaur egun ingeniaritza independentea gara, aditu-talde diziplina anitzekoa.

LORTU hitzak lortzea esan nahi du. Hori guretzat, helburuak gure bezeroekin partekatzea da, haiekin lankidetzan aritzea, negozio eta, batez ere, etorkizun ikuspegiarekin. Sentsibilitate soziala eta espiritu berritzailearekin. Modu zintzo, eraginkor, arduratsu eta gardenean.

Hori da gure nortasuna.

LORTU hori da.

MISIOA

Jasotako enkargu eta proiektu bakoitza ahalik eta gehien zaintzea da LORTU-n eginkizun nagusia, diseinuaren eta estrategiaren lehen urratsetatik hasi, proiektua erabat bete arte eta bezeroari azken entrega egin arte.
Lortuk ingeniaritza-zerbitzurik onena eskaintzen dio bezero bakoitzari. Bezeroen gan emaitza positiboa maximizatuko duten balio-proposamenak sortzeko lan egiten dugu. Eta, aldi berean, taldekide bakoitzak, bere garapen profesionala eta pertsonala etengabe hobetuz, bere karrera profesionalean aurrera egin ahal izateko lan inguru hoberena lortu nahi dugu.
Jokabide etiko baten bidez gizartearen konfiantza eta afektua irabaziz eta gure operazioak errentagarri bihurtuz gure konpromisoak betetzeko, gure hazkundea finantzatzeko eta LORTU enpresa-proiektua errealitate bihurtzeko.



Taldea

Luis Javier barbero González
Ingeniero Industrial.
Colegiado VI-2956
ljbarbero@lortuingenia.com
609 687 083
Ander Aguirre Etxebarría
Ingeniero Industrial.
Colegiado VI-3323
anderaguirre@lortuingenia.com
679 892 386
Begoña Arregui Mondragón
Desarrollo de negocio
barregui@lortuingenia.com
6620 317427

Gurekin lan egin nahi duzu?